BCCCAP00000000000000000001805

arrapazka-lekua. Indar aundiko sendi bat baizan, aldez aurretik moldatzen zizkiteken gauzak. lru bat metroko arkaitz aundi baten ondoan pago zar lodi bat bauan, zain-toki ondotik usteldu ta zulo aundi bat zuna. Pago-ipurdi barru-uts ar– tan jarri ziteken sukaldea. Pago-gerritik kanpo aldera, lau esoli lotu ta ixurian, jarri ziteken, berriz, kalerakoan asto-saskiak estaltzeko izaten genitun zira lodi zabal aietako bat. Aize aldetik arkaitza nola baizeukan, ez uan aize ta euri-tan– tarik sartzen ará. Aita sasoikoa oraindik, mendia añako bere iru semerekin, eraso zioteken lanari. Baña eten gabeko kaskabar ta euri-jasa artan, etzioteken neskatxari lanean utzi. Ura sukal-zai jarri zite– ken. Aterrunetan, berriz, salda beroa ardo-txu– rrupa batekin edo beste zerbait bixigarri erama– ten zieken !anean ari ziran bere aita ta anaiei. Euri ta kaskabar, alako alibiorik gabe ari niñun ni, iñork lagunduko zidan itxaropenik gabe gañera. Nik ez nizkin aiek ikusi; an zira– nik ere ez nin uste. Baña ni ikusi nioken arek, eta bere biotz goxoa samur zitzaioken. Be– re aita ta anaiei bixigarria eman zienean, etorri zan lekutik joan bearrean, beren saillari buelta osoa emanaz, aitzaki-maitzaki ni ari nintzan le– kura etorri uan: Egun on, Joxe! - Baita zuri ere! Zu bakar-bakarrik ari zera -esan zida~ ken. Bai, naiko bakarrik. Ez daukat izketan 139

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz