BCCCAP00000000000000000001805

- Ai, zer markesaren alaba! Beiron errege etorri! -asarre ekin zioken ordurarte ixilik ze– gon mutillak. Aitak etzin aspaldian alako ordu erdirik iga– ro . Alaba arroskoa zala baizekin, eta ia bere onera etortzen zan: - Nolakoari alakoa etorri, ala jainkia! Au– keran aukerakoa! Ur piska batekin ipur gañeko lirdinga ori garbitu akion, besterik ezean! - Ukulluko astoa garbitu naiago nukei -esanta, zaputzean oiera joan ornen uan. - Atso zikin argi-ollarra aleena! Astaputza ik esan bear beste iñori! Emendik aurrera, mu– til gazteak engañatzeko baño, asto garbitzeko obea aunagu i ere, bai! - Utzi akiok pakean, emakume asko ola– koak dituk-eta! Maite dutenen igasi eta ez du– tenen atzetik. Ezkondu nai dunarentzat martxa kaskarra. San Balentiñek konpreni ditzala. Atea zabalduta, onez-onean biali zin mutilla. Atera zanean, aren muturjea ikusita, zeka~ rren simaur usaira, ala esan gemoken: - Auxe dek simaur-usaia dakarkena, mo– tel! Ukulluan zaldaleak irabazten ibilli al aiz? - Bai, tximist oiek ez didazute txarra pea– tu! Leiotik, zuzenean, bei-pera, motel! Neska billaua aleena! Astaputza esan etzidak, bada? Ukulluan lotuta edukitzeko ez naizela aldrebe– sa ! Ai, zer markesaren alaba! Aski genin; geiegi mindu gabe ixildu egin giñun. Egindako pegaizuak eta simaur-usaiak 134

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz