BCCCAP00000000000000000001805

men artan, bean ukullua zeukanik etzioken iga– rri. Barrura salta orduko: - Ooo! !! Ai, ai, ai! !! Bei arraio orí, osti– koka ari baaiz! Nun sartu naiz ni? Simaur-usaia zegola? Ez dek arritzekoa, ukulluan natxiok-eta! Ooo! !! Bei urde ori! Lipu beltzak ilko al au, ha! Ango bei-marru ta zarata! Ango ooo eta ai! Makurtuta parrez, etzekit nola ez giñan lertu. Ango karraxi ta ixkanbillen otsera, etxeko na– gusia esnatu ta krisallua eskuan ukullura jetxi zanean, nor zan ezagutu zunean, errukiz ala esan zioken: - A, gizajoa! I al itzan? Biga gazteren ba– ten billa etorrita, bei zarren artera erori? I au– rretik biali aunak, arek merezi likek, arek! Ator, ator sukaldera, kristauaren itxurik ere ez dau– kak-eta! Ukulluko iskanbillen otsera esnatuta, neskatx :uro ura ere sukaldean ornen zioken, bere ame• tsen mutilla zalakoan noski; baña, eroska uta simaurrez zikindua sartzen ikusi zuneko, desai– rez ala esan ornen zioken aitari: - Mutil astaputz orí al zan olako zalapar– takin? Ukulluan bertan beien ondoan lotuta edu– kitzeko ez da aldrebesa! Aita umoreko nunbait, eta ala esan zioken zirikatzalle alabari: - Gustokoa bazain eta zerekin mantendu– rik haden, bertan utziko diñagu! Mutillak maite aunala ikusia zegon! Idixko polita den gañera! - Mutil txoro egoskor hnkallu orrentzat nagola uste al dezu ni, aita? 133

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz