BCCCAP00000000000000000001805
arte. ·Gudaren etsairik amorratuenetako bat ga– ñera: - Arri-konkor bat lepotik lotuta, itxaspera botako nizkikek guda-zale guztiak! -guda-kon– tuak aitatuz zetorkionari esaten zioken itzetik ortzera. Ederki asko ikasi baizun gizajoak gu– daren berri. Benetako euskalduna gañera. Diruzko aberastasunik etzidateken neri ere eman; sinismen bero bat bai ordea. Gero igaroko nitun une larrietan, nere buruz ez etsitzezkeroz, zerbaiten bearra banin. Nik ere etziet diruzko aberastasunik utziko; sinismena bai; ta birao gaizto ta izkuntza zikiñik gure sukaldean utzi– ko ez duan seme-sail eder bat ere bai; eta, gure baserria sortu zan ezkero, bere sutondoan itz egin dan euskera, gure izkuntza goxo ta maita– garri au ere bai. Nere semeak, danak dituk eus– kaltzale sutsuak. Danak eskeñi ziteken beren odola; batzuek ixuri ere bai. Zertarako dek diru geiegia? Kezka txarretan bizitzeko, beren buruak galtzeko, bazter guziak nasteko. Diru-zaletasunak beazun biurtzen dik biotza. Gure Euskalerri maite ontan ere orixe gertatu zaiguk. Diruak itxutu dik euskalduna. Lengo gure biotz xamur ura diruak il ziguk. Aberri, izkuntz, oitura on, lagun, guraso, seme– -alaba, emazte, azkenean baita Jainkoa bera ere, diru-truk saltzen dik diru-zaleak; bestela Judasi galdetu. Irabazirik ez dagon lekuan, ez dituk ikusiko. Diruz neurtzen ditek oiek dana. Diru– -kontari berriak. Jainko txikiaren berri bazeki– tek; aundiarenik ordea... Ez izatea naiago. Aita maitea il zanean, bada, ni geratu niñun 130
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz