BCCCAP00000000000000000001805

egin. Gaur bezela pentsatu izan banu, ez nuan egingo. Orain an dago besteren mende alako baserri palita; mendí-gain zoragarri oek ikusi gabe ezin bai det etsirik artu, biotzak damu badu ere, onuzkero ala bearko du ha. Baña gaur, beste egiteko danak utzita, zure billa na– tor, Joxe. Zurekin itz bí egin nai nituzke. - Eskerrik asko, motel. Banaizela oroitzea ere ez dek gutxi egin, neskatx gazteren baten ondoren abillela uste nin-ta. Ori besterik ez bada, nai dekanean así eíke. Egokiera oberik ez dek askotan arrapatuko. Al detana egiteko kupirik etzeukat. -Lotsa ematen dit aítatzeak ere, baña egi biribilla izaki. Euskeraren bizi-eusle zeraten oiek, gaur arte egon zerate, bada, orren zoko– ratuak. Esnatzen así ote geran... Itxurak ala dira beintzat. Noizbait bear-ta, bazan ordu. Zu– re bertso ta bízitzako gora-beraren batzuk eman– go ote zizkidazuken eskean natorkizu, Joxe. - Zokoratuak diok? Orixe bai gezur biri– billa dala! Nere larruan bizi baintz, ez uke ori esango. Ankapean, makilka, astaputz batzuk be– zela, parregarri ibilli gaituzute, ta zokoratuak egon gerala, ala-zankua? Bejondaikela, motel! Ik jotzen díguk Astigarraga aldetik! Nere bizitzaren berri ikasi nai al uke orain? Ondo ixil ta illunpean bizi izan gaituk. Alare pake aundírik etzigutek eman, ez. Gaur iñun ezin kabitu ta ezin egon dan jende berri oni, nere ixilleko bizitz onek etziok argi askorik egin– go. Bizimodua ateratzeko, leku gutxi asid izan dit nik. 13

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz