BCCCAP00000000000000000001805
uan aita zana ere. Aitona bezela eraman ziteken aldapa oietan bera, gure pekatuak ekarri zigun zigorra orixe dek-eta. Ez dek iñor azitarako ge– ratzen. Nere aita zana jenio biziko gizona uan. Lu– zaroan zer esan pentsatzen ari gabe, burura ze– torkion bezela, edozer, edozeñi, itxumustuan jalkiko zioken arpegira. Zakar ta purrustatsu itxuraz, baña goxo biotz-bera berez. Baratxuria bezin piña. Billaukeririk ezagutzen etzuna. Bein emandako itza jan baño len, bizirik erreko zite– ken. Ura illa ikusi zuten auzoko gizon askok, ala zioteken: - Auxe uan diruagatik egundo saldu etzan gizona! Danon antzera, bere irristarak bazizkin arek ere; baña sinismen beroko gizona uan. Ura ze– billen lekuan, ez uan biraorik esaten, eta lizun– kerizko berriketa gutxi. «Egunom> esaten ziotenei, erantzun zorrotz ta motza ematen zieken beti: - Zeñek? Mutur zikiñak? «J ainkoak egun on! » esatea nai izaten zin. Beti erantzun zorrotz ori ematen ziola-ta, bere bizkar par pixka bat egin nairik: - ¡Buenas noches! -esan zioken auzoko la– gun batek. Etzin ulertu aita zanak, eta alako zear-begi– ratu bat egin zioken eta: - Amen! -erantzun zioken zorrotz asko. Bai, nere aita zana sinismen berokoa uan eta izketan garbia. Jainkoak bataioan piztu zion argiaren atzetik jarraitu zin, alik-eta erori zan 129
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz