BCCCAP00000000000000000001805
oietakoren bat aldamenean! Iñoren aurrera azal– tzeko gauza ez dan kaskarren bat noski! -bere– kiko sukaldean amak. - Iñaxi! !! -luze bat berriz ere. - Ama ojuka ari zait eta agur, biar arte, Jainkoak nai badu! -esan ta laxterka joaten uan sukaldera. - Atso ximur orí! -amarengatik gaizki esaka ta amets gozotan etxera berriz ni. Urren– go illunabarra noiz etorriko zoratzen. Azkenera– ko, bidetxigor garbi-garbia egin nin, bidetik ukulluraño, muntoan. Ortan pentsa zenbat atze– ra-aurrera ez nitun egingo. Baña neretzat ederre– gi uan, eta beste batek eraman zidaken. Nik pasa nitun egunak! Ez nin jaten ere noski. Begia zorrotza ditek ortan amak; nereak beintzat laxter antz eman zidaken: - Berrazpin-gañ artara ez dituk orain len ainbeste joan-etorri egiten. Txoria zapuztu? Ai, txoroa! Jo zak beste baten atea, eta laxter egin– go zaik ori bezin maitagarri! Aspalditik antz eman nioken bai, nik bera ainbeste, ez niñula ni berak maite. Neskari uku– llu atzean kantatu nizkion bertsoak, beste mutil batí entzun nizkioken; eta, kezka gaizto oetan nabillela, beste kaletar gazte baten besotik to– patu nin. Nere joan-etorriak bukatu itun betiko. Baserri ontarako piñegia uan. Urte artan bertan joan uan nere aita zana ere mundu ontatik. Aspaldian aultzen-aultzen, aitutzeraño etorri uan gizajoa, berak bere burua estutzen zulako geiena noski. Kandela aitu ta batere purrustik gabe itzaltzen dan bezela itzali 128
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz