BCCCAP00000000000000000001805
Arrazoirik txarrenak banan-banan, letaniak errezatzen ari balitz bezela, aitaren eten gabeko jarduna sukal txokotik. - Gizona, zaude ixilik! Bazaitugu zu ere batxo! Etxeko lan guziak ia bakarrik egiten di– tu, eta beti purrustadaka! -amaren erantzuna. - Amen, ala bedi! -aitak, eta ixilunea. Andik bereala, aitaren gordean, xarra-xarra– ka, nere gosaria artuta, an azalduko uan ama gaxoa. Etxean aretxek goxatzen zin biotz mindu au. Urteetan bizi-modu orixe eraman nin. Kon– tatzeko obeak dituk, pasatzeko baño. Urrengo jaiean ere, betiko martxa, neskatxen batí laguntzeagatik, aldapak gora. Ez neukaken erreuma-aize aundirik. Alare bat billatu nin mo– duzkoa; ederrik bazan, ederra; inguru xamarre– koa gañera. Ukulluko Ianak egin, apari-lege bat artu ta aldapak gora. Neska mutil-zaleak ankak ariñak ditula, esaera dek; mutil neska-zaleak ere ez dizkik bada motelak, motel! Illunabarrero an niñun; alare edozer aitzaki aski izaten nin, noiz– nai bertara azaltzeko. Beti garaitsu batean joaten bainintzan, eta illuntzearekin hatera, urbiltzen nintzaneko zai edukitzen nin geienetan, ukullu atzeko ate txiki baten ondoan eta amaren ixillean. Aren ondoan arekin izketan, minutu bat ziruditeken orduak. Txantxangorriak maitearen urbil bezela, zenbat bertso ez nion kantatu! Gazteak izaki ta sua biotzetan. - Inaxi! !! -sukaldetik ojuka ama-. Nun sartu ote zait ume ori? Dagon lekuan dagola, ez den bakarrik egongo, ez! Edukiko din beste 127
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz