BCCCAP00000000000000000001805

neuzkaneiri bisitak egmaz. Neroni txiki xama– rra banaiz ere, neskatx aundiak nizkin gogozko– enak. Zenbat ibilli gaizto ez nuan egin nik! Aste guziko egunen orduak baserri-lanik nekosuene– tan igaro eta jaiak etorri zai zoratzen; ez atse– deteko pozez ordea. Goizeko meza entzun; or– tarako ere, amar kilometroren joan etorria ba– neukaken. Eguartean etxeko lanak egin, ta baz– kalondoan, aupa, mutillak! Nor ote giñan gu? Aiek ibillerak! Gogozko lekuan, aldaparik ez. Neretzat ez uan beintzat. Arratsaldea erromeriz– -erromeri pasa, ta arratsean, neska txar baten ondoan, mendi-kaskoren batean zegon urrutie– neko baserriraño. Atarira lagundu eta, aurrera pasatzeko lotsaz,' «Agur, urrena arte!» esanta, Jainkoak zekin garaietan etxera. Ongi pentsatu ezkero, ori baño ibilli txoroagorik bai al dek? Baña, neskatx batí etxeraño lagunduta, badakik nik gradoak jasotzen nitula. Urrengo goizean, ollarrak kukurruku jo orduko jeiki bear. Danetan okerrena, berriz, aitaren betiko erasoa. Nere amets goxoak laxter uxatzen itun. Gosari txikia artzeko ere, pozik ez nin izaten. Ukulluko lanak egin, trasteak artu ta zelaira. Ama gaxoa atzetik ojub: - Baraurik joan bear al dek, motel? - Utzi akiozu pakean! Ona da ori! Atzoko asekadak on egin dio! Ez du bere bururik gal– duko, ez, orrek! Bart egindako gau-pasak man– tenduko du. Arratzeko poza, goizeko negarra. Orixe gertatu zaio orri. Kanpoan jalki zaio bio– tza, eta etxerako beazuna. Kanpoan uso, etxean otso! 126

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz