BCCCAP00000000000000000001805
bitarte, txuri-txur1, iztun eta alai, irripar goxo jario, saskitxo bat eskuan zuala, ia arratsaldero azalduko uan Bordaxa:rren, txoria bezin arin, ai– taren eder egitera. Maite-itxuran kutixiren ba– tzuk beteko zizkioken, aita maitea lilluratuz; eta etxeko arrautz, babarrun ta beste nai zuan edo– zer, nere izerdiaren saria, saskitxoan eramanaz, aitari laztan txuri bat eman eta agur, mutillak! Kargarekin oker-oker egiña beerakoan, gorakoan tente-tente, arin-arin, étorri zana. Au ez dek nik asmatua; jendearen esamesak dituk. I or konpon adi; ik lan egin da jan zak arria! Eguna joan ta eguna etorri, urteetan, aita il zan arte, martxa ori bera. Aitak, berriz, penetan arek mai– te zuala uste, eta guk ez gendula ikusi nai. Ongi jakinki, berriz, aitaren maitasun-aitzakitan gau– zen karraio zebillela, amak ere, nik ezik, bereak eta bost supritu zizkin urte aietan. Sendirik geienetako leloa dek ori. Danon bu– ruak aultzen baidizkik zartzeak. Batzuak alare besteak ba:ño gixatxarragoak biurtzen dirala, etzeok ukatzerik. Seme-alabak aurrera ezin ate– rarik, baserriko neke latzetan beren osasun ta bizia aitu duten aiton-amon geiegi iltzen dek miserikordian, leku arrotzean. Gauza negarga– rria orixe, baña ez maite ta manten nai ez dituz– telako. Ain barren gaiztoko seme-alaba gutxi zeudek Euskalerrian; etxean arekin ezin burutu dutelako. Zartzean batzuak ainbeste pipertzen baidira. Nere ondoan neuzkan arrebak, beren lagu– nak billatu zizkiteken, eta, nere eskupeta bizka– rrean, eizerako aitzakitan, asi niñun begiz joak 125
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz