BCCCAP00000000000000000001805
ta begiratu txarra; arrazoirik txarrenak entzun bear: - I kanpoan omen aiz uso! Etxean otso, ongi alare otso! Amaika bider entzundako arrazoia uan ori– xe. Zenbat illunabarretan, zelaitik etorrita, etxe– ra sartzeko bildurrak ez nintzan egon, sukaldera sartu nai ezik, biotza trinko korapillatua, mun– duan geiena maite nunaren bildurrak! Bere zar– tzaroan ezeren premirik eduki etzezan, gau ta egun lanean ariki, eta aurrean ikusi baño, ez ikusi naiago. Aita oieratzean, ama, nere urte aietako aingerua, maitasun utsa, aitaren zakar– -aldiak baretzen zekina, irripartsu, an azalduko uan ateondora: - Ator, ator sukaldera, Joxe, aita lotara joana dek-eta! Arek etxean zitun gauzik onenak, neretzako itun orduan. Neraman purgatorio artan burutu– ko banun, alako ama baten bearra banin. Bes– tela, dana zegon bezela utzita, aldegingo nin nun– baitera. Gauza guzitik aukera eduki arren, us– keri bat aski dik aurrak negar ta iskanbil aste– ka; zarrok ere alatsukoak gaituk. Borondaterik onena neukaken alare. Iñondik iñora ezin nezazken aitaren kutixi danak bete, zerekin ez baineukan. Izanta ere, ez bainuan artarako betik. Jainkoak bialtzen dizkigun gai– tzak dituk-eta. Orduan azaldu uan beste bitarteko bat: ur– te batzuk lenagotik ezkonduta, kalean bizi zan nere arreba, etxean lan pulamenturik egin ga~ bea. Zelaiean neketan lan da lan ari nintzan 124
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz