BCCCAP00000000000000000001805

KANPOAN USO, ETXEAN OTSO Kinta ondoren datozen urte oiek, gaiztoene– takoak izan itun neretzat. Anaiak aldegin; bi arrebak ere, gorputzez etxean bizi baziran, bio– tzak kanpoan zebilzkiteken; koartzak bezela, egatu nairik, lepa-luzeka asiak itun. Gurasoak, berriz, zartu; eta, esan oi danez, ume biurtu. La– nak eta nekeak ez nioken izutzen; orí, pekatua– ren zigor bat besterik ez dek. Su ondoan mai– tasunik eza, ori uan purgatoriorik gaiztoena ne– retzako. Aita maitea, urtez, nekez ta naigabez zartu egin uan, eta burua auldu. Ardí zarra baño goxo ta atsegiñagoa zana, ezin burutzeraño gizatxartu uan gaxoa. Berak zionez, etxean ez genin iñork maite; danok bere aurka ari giñun; ez genin aren agin– durik egin nai. Arek egindako ondasunak jaten ari giñun; bera ez uan fameliko buru. Goizetik arratseraño lanik zail ta nekosuenetan jardun-ta, su ondoko atsegiñera maite nitunen artera bildu 123

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz