BCCCAP00000000000000000001805
nairik ez, ez bainaiz diru-zale oietakoa. Beti au– rrea, geiago ikusi, berri-zale, esna ere ametsetan; emengo lan neke oni ere, urte batzuetako bede– ren, agur egin. Diru-kontarien izkuntza ere, lar– daskatzen bederenik, ikasiko nuala. Gaztea ez dek geldirik egoteko egiña. Ai! Orduan ere nere amets goxoak aizeak eraman zizkin. Nere aita zana legeen berri ongi zekin gizona baizan, eta bitarteko onak billa– tzen zekina, aurrez eramandako kapoi-pare eder batek ateak zabaltzen baizizkion. Irurogei urtetatik ondotxoz pasia uan ordu– rako; baserri-bnetarako ni beste gizonezkorik etzeukaken berriz. Nere kinto-lagunak aruntz ta onuntz sakabanatu ziranean, txantxangorriarena egin bear nik: betiko txuloan geratu, beti bezela lanpean, mundurik ikusi gabe, besteren kontuak sinistu nai ezik. Atzekoz aurrera jaioa izaki ni nunbait. Dana ez uan alare neretzako zaputz. Kintan sartu nintzaneko, gizontxo egin niñun. Soldaru aurretik, jai eder bat antolatu ziteken nere kin– to-lagunak, eta jai artarako sarrera nik ere ba– nin. Ordurarte erdi ezkutuka bertsotan aritzen nintzana bainintzan, lagunarte maitagarri arek, eta oitura baño geixeago edan nualako ere bai– zeiken, lotsak erabat botata txoratu nizkin lagu– nak. Ostatutik bizkarrean atera nioteken. Or zabaldu zidateken bazterrik-bazter eundoko ber– tsolari-sona. Ez niñun asarte. Gizarterako ateak zabalik neuzkaken. Ez niñun ume. Min ziteken lagunak, ni gabe joan bearra. Neretzat gurasoak itun lenengo bada-ta. 122
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz