BCCCAP00000000000000000001805

txistuka, ke-pilla beltzak aidatuaz, txaupa-txau– pa indarka, aldapak ezin igorik, trena, bere be– tiko burni-bideari lotua. Aurrean daukagun itxas zabal urdin ortan ere bai, geldi-geldi, urrun, ba– tzuak zapiak arrotuaz, besteak berriz ille-moto– tsak ziruditen ke-zirrindak aizeari emanaz, itxas– -ontzi beltzak, gau illun ta ekaitz gaiztoetan oju tristeak mendi alde oetara zabalduaz, garai ba– teko erensugearen antzera. Sasi-jakintsueri en– tzundakoaz gañera, aiek urruntzen eta aitutzen ikusirik, nondik nora ez nebilkin irudimena? Zenbat amets gozo ez nuan egiten nik! Gurasoak zeñek mantendurik eduki banu, zegon bezela da– na utzita, Ameriketara aldegingo nin. Lagun asko bainitun an aurretik joanak. Laxter etortzekotan agurtu nioteken, baña betiko nunbait an geratu itun. An gelditzeko gogorik ez neukaken; asko maite bainun txoko au. Iñori saltzeko ez neu– kaken. Gauza berriak ikusi nai; beti aurrera be– gira; gaztea izaki. Gaur, berriz, oroitz zarreta– tik bizi nauk. Zartu naizen itxura. Ekaitz gaiz– toetan oju triste aiek entzunaz, samurtzen uan nere amaren biotza, eta askotan esan oi zidaken: - Oiek, gaxoak, larri zebiltzak, eta iñork maite gabeak ez dituk! Sukal ondoren batzutan, oek noiz joango zai edukiko dizkitek beren emazte, guraso eta aurrak, besarkatzeko zorntzen eta ogi-koskor bana aora eramateko pozez. Aien aldeko aita-gureren batekin bukatuk.·., zin beti bere itzaldia. Oitura bera zeukat nik ere oraindik. Ontzi oietakoren batean Ameriketara edo Afrikara joateko zoratzen bizi niñÚn. Aberastu 121

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz