BCCCAP00000000000000000001805
gabeko zabal-tokiak; itxasoa bera añako ibaiak; eun metrotik gorako zugaitzak; ogei metroko subeak; egun argirik ezagutzen etzuten basope itzaltsuak; gallurrik ere ageri etzuten mendiak. An ez uan ezer ere txikirik, eta danetik aukeran. Ezin sinistu leizken kontu oek esaten ari zala: - Motel, motel! Ire zorioneko Amerika orí nun zegok, gu ere ikustera joan gaitezen? -be– ra baño len Ameriketan izan zan batek galdetu zioken. Beatz bat txistuz bustita, kupeleko autsetan zirri-morro batzuk egin zizkin, eta ondoren esan ziguken: - Au dek mundua. Andik amar bat zentimetrora beatza jarriz, danok arrituko giñalakoan, esan ziguken: - Amerika, berriz, emen zeok. - Ala jainkia! Munduz kanpo ibilia augu orduan i. Nola ziotek bada ao batez danak, bein mundu ontatik ateratzen danik ez dala geiago etortzen? Bejondeikela iri! Berak iñozotzat jo zitun inguruan zeuzkan baserritarrak, indianoaren bizkar etziteken parra gaizki egin. Gazte ta osasuntsu, amets ariñez gañezka eta txulo ontatik atera gabea oraindik, Amerika, Afrika, Madrid, Barcelona, aoa beteko izen oiek zer ote zeukaten ikasi nairik, irrikitzen bainen– billen. Gaurko egunean olako konturik etzegok; jaio orduko, edozein mukizuk, lurbira osoari buelta ematen baiziok. Mendi-egal oetan, segan edo egur botzen ari– tzen nintzanean, askotan ikusten nin arnaska ta 120
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz