BCCCAP00000000000000000001805

bete lan-da. Baña arritzen nauzu. Leku zakar ontan orren garbi ta arruntean ez dakit nola ebaki leiken. Belar xamurren bat izango da ori? - Larogei ta lau urte bete-beteak zeuzkat. Belar zallik etzeok alare neretzat. Segak aurrean arrapatzen duna, an ziak ipurdiz gora. - Larogei ta lau urtetaraño bai? Berrogei ta amarretik gora ezetz jokatuko nizun ta! - Arrayia! Nere semerik zarrenak ere on– dotxoz beteak zeuzkak. Norako asmoak dituk? - Ibilgiro ona dagon arratsalderoko joera det nik au. Kale-zulo oietako ke min orrek ez dit onik egiten. -Bejondeikela, motel! Orain al atar alaru– ka? Alako baserri palita utzirik kalera jetxi ta gero! An ere txakurrak ankutsik alegia? -Nere kalerako abian aitaren begiratu tris– te artaz oroitzean, urteak dira, baña gaur orain– dik ere biotza korapillatu egiten zait. Ongi edo gaizki egiten nunik etzidan esan, baña zer pen– tsatzen zuan igertzen etzegon zalla: Ere buruari bakarrari begiratu bear badiok, baoake, motel! Gure azken urteak goxatzeko, ama ta biok i azitzen ez gaituk alperrik nekatu! Erekoia aleena, oa nere begien aurretik.! Eta ni joan egin nintzan, gurasoak lagun– tzik gabe utzita. Ongi egin al nun? Ez, Joxe. Gaizki egin nun. Seme on batek, batez ere kris– tau danak, il arte zaindu bear ditu bere gura– soak; il da gerora ere, aien oroitza beti maite. Ni lasai ta ongi bizitzearren, ez daukat nere gurasoak bear garrían uzteko eskubiderik. Nere igesak, aien eriotza aurreratu besterik etzuan 12

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz