BCCCAP00000000000000000001805

KINTO-URTEAK Eguarte batean, alako abisu txiki bat ekarri ziteken Errenderi'tik neretzako: urrengo igan– dean, amabiak inguru ortarako, udaletxera azal– du bear nuan deia. Nere kinto-urteak itun. Ez itun nai ordurako etorri. Ogeira baño, ogeitik berrogeira aixago salta nin. Ainbeste bider lagun artean aitatu gendun eguna ere, etorri orratik noizbait. Ez niñun asarre. Lanpetik atera ta urte batzuk lasai pasatzeko zoratzen bainegon. Mundu biribil au ikusteko aukera bikaña. Gure aurretik izan ziranak, beste konturik etzebilki– teken. Beren Madrid, Barcelona, Amerika, Afri– ka, gu gazteok ao-txabalka entzuten gendula oarturik, gozoak jartzen itun. Zanputza bezela aizatzen itun, motel. Gazte askoren buruak txo– ratuz, egi-itxuran gezur galantak ere sartzen ziz– kiguteken. Galtza zarrakin joan ta zarragoakin Ameri– katik etorritako indiano bat bauan, gure kupe– lategirako joera aundia zeukana. Amerikako kon– tuak esaten asten zanean, aren itz-jarioak etzin etenik, armiarmaren sarea bezelaxe. Egun osoak zaldiz ibilli ta mendirik ikusi 119

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz