BCCCAP00000000000000000001805

galdu, eta alare aiek omen itun gizonak. Jain– ko maitea, itxumen orí noiz arte? Kitolo deitzen genion morroi erdi txoro ba– tekin, zenbat lan egin ote nun urte aietan? Ez nioteken alare igande ta jaietan etxean arrapa– tuko; inguru oetako erri koskorrak aidatzen ge– nizkin guk. Baserri oetako neskatxik geienak eza– gutzen nizkin; danak itun politak eta gustaga– rriak; urte oietan ala ziruditek beintzat. Inguru xamar ontan, begiz joak ere banizkin; aiekin 1tzegin, ibilli edo dantzatzerik... orí ez oraindik. Nere aita zanak amaika bider esan zidaken. - Aurreratutako ollasko koskor ttonttor gorri oietako bat dirudik, ollo xarraren bara– noan bueltak emanaz eta egoak zabalduaz kuku– rruka. Beirok, motel: suakiko jolasak txarrak dituk gero! Begien ondoren, biotzak ere iges egiten, be– rriz, neri. Jainkoak bata besteentzat egin gaitzik, eta ez dek arritzekoa. Ain umetzat ere ez neu– kaken nere burua. Astero bizarra ebakitzen bai– nun. Aurrean daukagun baserri xar ori nere gain geratu uan, bada. Bazioken nun joa. Ainbeste azienda ukulluan; zelaiak ezik, mendi-tarte oek danak laiatu bear, garia ereiten baigendun oie– tan. Artoa, babarruna ta garia; orixe uan ordu– ko uzta. Emendik begiratuta ikusten ditugun ba– ratz oiek, geroztikako aurrerapenak dituk. Erri aundi oen inguruan, baratza dek seguruena. 117

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz