BCCCAP00000000000000000001805

orduko, jeiki bear berriz. Karabinerorik ez nin egundo bide oietan topatu. Bein Ernani'ko zu– bian zer gertatu zitzaidan, ondo gogoan zeukat. Ezkondua niñun ordurako. Koñarua ta ni, barrilla koxkor bana espíri– tu bizkarrean, Ernani'ko zubiraño iritxi giñun. Nere laguna, kontrabandoa arena, karabinero, mikelete edo beste guardirik inguru artan bai ote zebillen ikustera joan zan bitarte, bi barri– llak bizkarrean nitula, bakarrik geratu niñun, uta etorri zai, zubian. Etzekit espíritu arek txo– rabiotu ote niñun; arrats illunean eta Ernani'ko zubian bi barrillak lurrera erori etzaizkidaken bada? Aiek ateta zuten otsa! Zer gertatzen ote zan izutua, laxter azaldu uan laguna, eta aruntz– -onuntz zubian pirrilka zebiltzan nere bi barri– llak ezin arrapaturik nebillela ikusi nioken. Aiek algarak, arenak! Andik etxerakoan ere, milla bi– der igaro nun bide-txigor bateko langan galdu– ta, orduak bota nizkin etxerako bidea ezin billa– turik. Gero lagunak esan zidanez, arek ere gau gaiztoa pasa ornen zin. Nere kontrabandorako bideak orduan buka– tu itun. Etxera ekartzen zidateken andik aurre– ra. Gure mendiko arkaitz-zuloren batean gorde eta sagardotegirako aitzakitan zetozenak artuta, dendarik-denda zabaltzen zizkiteken nunbait. Kuba'ko gudate ura ere garaitsu ortan uan. Nere bi kontrabando-lagun an galdu nizkin be– tiko. Aien izenik iñork etzin jaso; beren etxe– koak ere negar egiteko eskubidea besterik etzi– teken eduki; gudazale ziran aundiak, bai. Itxura gabe ainbeste gazte illerazi, lur-mutur guziak 116

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz