BCCCAP00000000000000000001805
batek etzin aien arpegirik ikuitzen. Gaurko mo– darik ez uan oraindik sartu. Gaur, suangillen gisa, erdi larru bizirik, or zeudek, izerdi-koipe– tsu, eguzki berotan kiskaltzen, beren azal txuria egosi ta bezten. Aiek eguzkitara aterako zitun kristaurik ez uan, bada, gure etxean. Ezta mate kesaren alabak izan balira ere. Lan nekosorik geienetarako, bakar-bakarrik geratu niñun. Lan egitea zer dan, iñork etzidak erakutsiko. Metroarekin asten bazerate, neurri aundirik ez didazute artuko. Geronekoan orixe bera esan zidaken jostunak ere. Alare, ni beze– lako bi irentsiko zítuztelakoan zeuden kankallu galantak, bein baño geiagotan eziñean geratu itun nere ondoan. Amaika izerdi-ixuri ta kataska egíña zeok gorputz xar au geroztík. Jan-edanean eta erretiroan neurriz badabil, lanak nekez gal– duko dík gizona. Izugarria ez nauk; majiñatxo bat ler ta lan egiña bai ordea. Bezteko kupirik gabe aritzen niñun. Basakarana bezelakoxea ni– ñun; alperrikako gantz ta koipe-kutsurik gabea; osasuna, berriz, saltzeko ere bai. Zumea bezin ximel ta biguñ, emengo mendi-muturrei eragi– teko ez nin itxogin bear aundirik izaten. Ordurako, kontrabandoan asía niñun. Patri– karako diru pixar bat nai izaten nin, eta etxeko lanetik, berriz, dirurik ezin jaso. Eguneroko ba– serri-lanari berea eman orduko, ukulluko lanak eginta, gañerakoak lasai lotara zijoazten bitarte, zaku txiki bat bizkarrean artu ta ixil ixilik kon– trabandora; ango irabazia neretzako bainun. Ka– ja zarren bat bizkarrean nuela, ler egin; gabaren erdia mendirik-mendi galdu, eta goizean, eguna 115
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz