BCCCAP00000000000000000001805
itxaso bat biotzean: gaur paketsu, biar asarre; gaur pozez, biar negarrez. Olakoxeak egin gai– tzik Jainkoak, eta borondate ona bear, bere neu– rrietan edukitzeko. Gure aita zana, zartu xamarra, alargundu ta berriz ezkondu baizan, etxeko pakeak aldegin zin. Semerik zarrena, ogei urtez gorakoa ordu– rako, etxeko maiorazkoa galdu zunean, aitarekin asarretu ta Ameriketara joan uan. Geroztik etzin sorterririk ikusi; ez baizuten iñun aren aztarre– nik atera. Etzekigu ez nun bizi ta nun il zan. Ez nin ezagutu; ni jaiotzerako aldegiña baizan. Nunbait or, onen antzeko zenbat euskaldun gal– du ote da? Orrengatik, lenbiziko an1aren seme-alabeta– tik gurera, alde aundia zioken. Aiek ezkondu ta aldegin zutenean, aita xarraren ondoan, gaztetxo oraindik, bakarrik geratu niñun, baserri zakar ontako lanak egiteko. Ainbeste maite nuan nere anai Juan Kruz ere, ezkondu ta joan uan etxetik, Loiola'ko kuar– telak <lauden txokoan, Telleria izena zuan base– rri zoragarri hatera, ibaiaren ertz-ertzean. Kuar– telak egiteko baserria kendu ziotenean, Erren– deri'ko Arramendi'ra etorri uan; baña ordurako alargundua, eta or utzi zin betiko mundu au. Amazazpi bat urtetarako, bada, nere bizkar ge– ratu itun etxeko lanik geienak. Aita ordurako zarra baizan, eta ez uan ezer askotarako gauza. Bi arreba banizkin; baserri-lanerako, aiek eta atarían aizea, berdintsuak itun. Anka azpian zi– ika ari dan sube-gorriak baño geiago izutzen zizkin eguzkiak, gizona! Urte guzian eguzki-izpi 114
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz