BCCCAP00000000000000000001805

GAZTEARO Mendi oetako lanak ere, bein bear-ta, buka– tu itun. Ordua uan. Udazken-sarreran enarak bezela aldegin zin jendeak; txoko maite ontan azi txar asko erein ta gero ordea. Geroztik kalte besterik egin ez diguten gaztelu zar sator-zulo oiek or geratu itun betiko txutik. Zer gerta ere, lepoan beti ezpata. Pakea etorri uan txoko ontara; neretzako ez ordea. Urte estuak itun aiek neretzat. Lan– petik ezin atera; lanaren morroi geratu niñun; eta biotza ere, len pakean lasai lo neukana, es– natu. Nolakoak egiten gaitun Jainkoak! Urte be– tez lenago lagun nitunak, neskatxak alegia, ajola gabe jolasean ibiltzen giñanak, urte betez geroa– go, beirok: ez aiek nerekin eta ez ni aiekin; alako errespeto bat artu genioken alkarri. Ori etzídaken neri iñork erakutsi: aiek eta ni ez gi– ñala berdiñak. Baña, iñork esan gabe, laxter antz eman nioken; aiek ere berdin. Esnatu niñun. Pakeak aldegin zin nere biotzetik; nere urterik onenak joan itun. Orain ler bear lanean, eta 113

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz