BCCCAP00000000000000000001805
baizegon gañera. - Gazte gizajo oni, zer egin diozute? - Guk baño obeto, berak jakingo dik orí! -'-umore txarrean baizeuden. - Nora daramazute orain? - Donosti'ra eraman bearko! Alperrik ne- katuko gaituk noski, bidean odolak itoko bai– digu! Bizi dan arte beintzat, alegiñak egin di– tzagun! - Uztazute gaurkoz emen! Uztazute nere etxean! Gela txiki bat bazeukat utsik, eta ara eraman zazute! Aizak, gazte: ongi ordainduko dit eta sendagilleari abisa akiok lenbailen etor- • tzeko! Ni egiten nauk gazte onen kargu! Donosti'ra zeramatenak ez itun asarre. Alaxe, kantina txiki artan utzi ziteken Txirrita il-zori. Gaztea izaki, osasun oneko ta indartsua; orain– dik ezeren aje txarrik gabea. Egun batzuk larri– -larri pasa ondoren, onera eman zin. Edale amo– rratua ta ase eziña izaki ordea Txirrita. Orain– dik sukarrez gori kiskaltzen zegola, aldameneko oi-pean, ala bear-ta, tabernariak berak, izan ere ia beti geiegian zebillena uan ura ere-ta, bi pitxar ardoz beteak ezkutatu etzizkin bada? Bai bere lo zorrotik Txirritak ikusi ere. Al zuan be– zela jeiki, bi pitxar botillak tantorik utzi gabe ustu, eta mozkor-mozkorra, oieratu eziñik, luze– luze, oztua eta korde gabe arkitu ziteken. Tabernariak, izututa, kezkati xamar ere bai, berea baízan errua, bein Txirrita kontura etorri zanean, asarte bizian eraso ornen zioken: Ai, Txirrita, Txirrita! Epela sartu diguk! 111
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz