BCCCAP00000000000000000001805

Beti bezela arratsalderoko saioa egin zute– nean, betiko orduak baño lentxeago, estu ta la– rri etorri uan Jaio gure etxera. Zor zitunak azke– neko zentimoraño ordainduz, amari eskupeko on bat emanda, zitun traste pixarrak arturik, emen– go lanak bukatu zitula, bai, ta, agur egiñaz, pre– saka aldegin zin. Nere amak esan ere bai: - Orixe gizonaren presa! Daldaraka zio– ken! Bildur gaiztoa sartu ziok zerbaitek orri! Jaiok aldegin da ordu bete baño len, ixti– lluak itun gure etxean. Zaldizko bi guardia zibil beren bibote aundiakin; eta, jakiña, erdaldun utsak. Jaioren billa zetozeken, bizkarretik laba– na sartu ta mutil gazte bat il zuala-ta. Nolabait adierazi zieteken, zitun traste piza– rrak artu ta azkeneko zentimoraño dana ordain– duz, aldegin zuala. Aren aztarrenik ere etziteken geiago atera. Bitarte ortan, Jaiok labanazoa emanta il zala esan ziguten gazte gizajoa, oraindik bizirik baña naiko lanakin, il-zori, odol ustutzen, angarilletan beko kantina txikira zekarteken, gero andik Do– nosti'ra eramateko asmoan. Lekutan zegok andik Donosti, eta orduko aurreapenakin bidean odo– lak itoko ziela, esan bearrik etzegok. Il-zori zekarten gazte gizarajo ura, guk bil– dur genduna, Txirrita izaki. Zergatik labanazoa eman zion, ez genin egundo ikasi; ala komeni zitzaiolako-edo, ixilik gorde baizun. Kantina txikira urbildu ziraneko, ojuka azal– du ornen uan bertako nagusia; bere seme bat aña maite baizun Txirrita. Egun artan edan xamarra 110

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz