BCCCAP00000000000000000001805
dakarkigun gauza urrearen truke zetorrek; gu– rea, berriz, garestiegi dala-ta, lana zer dan ez dakin batek jartzen ziok sal-neurria. Gu beti galeran. Ongi gure kopeteko izerdiz oretzen die– gu, bai, jaten degun ogia. Zenbat agure bezela ibiltzea ere ez dek neretzat egiña. Irurogei ur– tetarako, agure gordin askoak, kolperik jo gabe, besteren bizkar jan da edanez, makil txiki bat eskuan, millonario batzun gisa, lasai asko pa– sian or zebiltzak. Alperrak aleenak! Gauza dan arte lan egin bear dik gizonak. Jainkoak berak ere sei egunean lan egin ornen zin; zazpigarrena jai. Egun orí ez dek oraindik neretzat iritxi. - Eta guk ez degula lanik egiten uste al dezu? - Etzaidak adarrik jo, Ataño! Ire gilbor aundi orrek ezetz ziok. Zuek urtearen lautatik bat ez dezute lanerako; iru ta geiago alperke– rirako, berriz. Lautatik iru lanpean zeramazki– gu baserritarrok; atsedenerako bat etzaiguk iris– ten, eta itxuak ere ikusten ditek orí. Egunaren irutatik bat sartzen dezute !anean; bitik gora guk. Zuen lana ez baita txantxetakoa; lettzen baitzerate; eta, jakiña, larunbat-arratsaldea ere jai. Igande ta jaiak zer esanik ez, berriz. Gero, ongi pagatutako opor-aldia. Kontuak atera itzik, bai, ta, tontoa ez baaiz, laxter igerriko diok ez gerala gezurretan ari. Etzeok guretzat olako mo– kadu goxorik. Alare, gure gauzen sal-neurria, alper oiek jarri bear. Kontzientzirik ere bai al dezute zuek? - Barkatu, Joxe: gauz oek utzi ditzagun oazterrera ta batu gaitezen, danean <lago praka 11
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz