BCCCAP00000000000000000001805
TXIRRITA Bertsotarako ezík, jokorako ere itxuak bai– tun. Oietako bat uan, gure etxean apupillo ze– gona. lzengoitiz, Jaio deitzen zíoteken. Euskal– dun garbia, Bidasoz arunzkoa, sasoi xamarreko gizona ta mutilzarra noski. Argiñik onenetakoa, asko irabazten zuna, jan-edanean neurrikoa, itxua uan jokorako. Txirrita, aren argin-pioi aritzen zana, bertso– lari zoragarria, beste edozertarako ere prest ze– gon mutil gaztea, ajola gabea gañera oso. Aun– dia, luzea ez bazan ere; indartsua ta lanerako aparta, nai zuanean; baña ez uan lana geiegi maite zuan oietakoa. - Dirua ez dek egoteko egiña! Diruak ko– rritu egin bear dik, korritu! Ortan zeukak bere irabazía! -esaten zin maíz aski Txirrita gazteak. Orain esatera noan gertakizun au iñork bai ote daki? Gure etxean bestetan iñun ez dit en– tzun. Etzekit Txirrita gaztea Jaioren argin-pioi zalako-edo, arratsaldero, lanak utzí ondoren, San Markos egal ontan jokoan aritzen ornen itun biak. 109
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz