BCCCAP00000000000000000001805

rrika-txistuen artean bizitzeko aiña ez ote augu, euskera maitea? Jakinduriz jazteko ez ote dek balio? Jakintsuen mingañak lotu egiten ote di– tuk bada ik? Baserriko gorotz ta artzaien gazta– -usai arterako bakarrik ote augu ona? Guda ma– darikatuak! Zuek dituzute erru guziak! Zuek on– taratu gaituzute! Barka akidak, Ataño! Euskera ta Euskale– rriko egoera triste ontaz oroitzen naizen bakoi– tzean, nere onetik ateratzen bainaiz. Izan ere, guk, biotzez maite degunok, ainbeste supritu al diagu! Baña au ez dek gaurko pekatua. Danok eus– keraz itz egiten genin; zoritxarrez, ez genin mai– te. Ordurako erreztun ta makil asiak itun ikas– tetxetan. Ez genin idazten eta letzen euskeraz; zerbait zekinak erderara jotzen zin. Erriko jaie– tara joaten giñanean, an ikusten genizkin: beren kapelu aundi, erreloju ta kate, bibote biurrituak ezpañetan, dotore jantziak, euskaldun garbiak, erriko semeak, aiek euskeraz itzegin! Beirok! Danak erderaz alkarrekin! Gu, mutil koskorrak, ao txabalka aieiri begira, ala esaten genioken alkarri: - Oiek medikuak badituk gutxieneko, kas– tellanoz ari dituk-eta! Orra piskana-piskana eriotzara garaman gai– tzaren asiera. Orain euskerak maitale geiago zeuzkak. Beste eragozpen batzuk itotzen gaitzik ordea gaur. 108

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz