BCCCAP00000000000000000001805
Bertso bikain orri zer doñu emango zion, pentsatu besterik ez dek: itxurik gabea eta ez par egin-araztearren oberik ezin asmatu zulako. Larri-aldia pasa zanean, asperen luze bat egin ondoren, txarrokadaren erdia arnas batean ustu ta exeri uan esanaz: - Aiaiaiaka! Amar arruako arria jasotzea baño geiago kosta zaidak, ala jainkia, bertso orí! Erronda onek onenbeste neke merezi dik! Beste bat ere bauan, onen anaia gañera, gero Ameriketara joan ta an il zana. Egundoko ber– tsolaritzat zeukaken bere burua. Onek ere, ez anka ta ez buru, kantatu zin bat. Aren poza! Bertsorik biknñenak baño par geiago egin-araz– ten ziguken olako itxura gabeko batek. Nere aita zanak, adar-jotzalle txorrotx oieta– koa baizan, ala esan zioken: - Bejondeikela, motel! Ederki kosta zaik, baña azkenean bertso polita moldatu diguk! - Nai ta ere, bertso txarrik ezin kantatu nezakek nik -erantzun zioken. - Arrazoi dek, motel! Idiak ere ez dik egundo ume txarrik egiten! - Amairu ta amalau puntoko bertsoak bo– tatzen oitua nago gero ni! - Así bai amalau; bukatu alerik ez! -eran– tzun zioken aitak. Ongi egia dek, bai, berezkoa ez danik, saia– tzeak ezin lezakela bertsolari egin. Orduan bai euskera zala emengo nagusi. Az.. ken alde oetan egin dan aldaketa, jaunak! Au– rrerapenaren etsaiak ez gaituk. Ar-zuloetako ga– raiak bukatu itun betiko. Betor lana; betor di- 106
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz