BCCCAP00000000000000000001805

beti bertsolari tartean bizita, alare tankerik ema– ten etziotenak baitun. Edan xamarrak zeudenean, eta zoritxarrez askotan gertatzen zana uan orí, bertso-joku txi– ki bat egiten ziteken. Emandako denboren neu– rritan bertsorik bukatzen etzuanak, danen erron– da ordaintzekoa. Danak sartzen itun; baita !a– nean ari ziran emakumeak ere. Oek, geienak, buruz bertso asko zekizkiteken, ainbeste entzu– ten al ziteken izan ere; alako bat kantatu ezkero, pakean uzten zieteken. Baña ikusi baitun batzuen istilluak... Ez baiziran diruzko aukeran bizi or– duan; erronda aundiak itun, berriz, eta min ema– ten. Eta zer nola kantatu ezin asmatu. Amaika algara gozo egiñak gaituk. Zarrenak asiera eman– go; ondoren, banan-banan, azkenekoa arte. Neur– tutako denboretan kantatzen etzuanak, bazeki– ken zer zigor zeukan: danen errronda ordaindu bear. Bertso bikañak baitun tartean; itxura aun– di gabeak ere bai. Gure auzoko mutil gazte batek, edan xama– rra zioken noski, sagardoz betetako txarroa es– kuan zuala, onoko bertso au kantatu zin: Diferentiak izaten dituk durua eta pezeta, ukulluetan alperrik zeudek esne gabeko beiak; ik e, Listorretako gañían izerditan uanian, txarro ezpañ motz ontatik pozik egingo uke txurru-pat. 105

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz