BCCCAP00000000000000000001805
Iri.guruko erri koskorrak urruti xamar zeu– deken, eta, bakoitzak al zuan bezela, bertako ba– serri ale oetan billatu zizkiteken beren apupillo– -lekuak. Jainkoak zekin lekukoak ere baitun. Bi– dasoz arunzkoak ere bai tartean. Eltzekondo ta Txirrita ere or ituan beste askoren artean. Gazte jende kaskarin xamarra; irabaziak au– rreratzeko gogo aundirik gabea. Urte guzian sa– gardoa salgai edukitzen baigenun guk, igande ta jaietan ez uan atsegin izaten. Orko zurruta, jokoa, bertsoa, burruka ta sesioak; tarteka-tar– teka nik egundo entzun ez nitun birao itxusi ta gaiztoenak ere bai. Lana ta ixtillua galanki ta ira– bazi gutxikoa dek, motel, sagardo saltzea. Amai– ka arrastaka egin zin nere ama gaxoak. Aste– -egunak aski ez baziran bezela, jaiak-eta okerre– nak. Alare, beti bezin beartsu. Emengo burruka, joko ta jolasak ez nioteken ni pozten; bertsolariak bai. Aiek txoratzen zida– teken biotza. Garai artan iñun ziran onenak, emen egiten baizituzten billerak. Txirrita, Artzai Txikiya, Gaztelueneko Xaturnino, Juan Kruz eta oien zorrik gabeko beste asko, danak gaz– teak; aiek bertsotan asten ziranean eta bein al– karrengana bildu ezkero jakiña uan ori, txoko batean begi-belarri antxen egoten niñun entzu– ten. Aiek ordu zoragarriak! Aiek ainbeste ez ote nintzan izango? Aukeran aukerako bertsolariak baiziran. Alakoan, batere berezkoa duanak, nai ta nai ez bertsolaria atera bear. Bertsoa así or– duko, nola bukatu bear zuan antz ematen asía niñun. Baña bertsolari-etorria ere ongi Jaungoi– koaren doaia dek. Emendik atera gabe zeudenak, 104
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz