BCCCAP00000000000000000001805
Antxo'tik gora bidegiñan. Susmurrak egiak ate– ra itun: bi guda-gaztelu jaso bear zituztela-ta langille-eskeak así itun. Aurrean dauzkagun bi oietan, orduan así ziz– kiteken bada lanak. Len· mendi zoragarriak zira– nak, moztu zizkiteken, sator-zulo oiek egiteko. Gizonaren arrokeriak itxusitu besterik etzizkin egin. Len pake-leku zana, gizon iltzeko txismez leporaño bete eta guda-zulo egin. Geroztik, len bezelako 'pakerik etzeok txoko ontan. Gure ba– ratzetan arakatzallerik etzaiguk palta. Arrano– -kabi oiek aurrerapen aundirik etziotek ekarrl gure etxeari. Danok anaiak omen gaituk, eta ba– koitzari berea ezin eman. Jainkoak aske egin zuan anai bat, bere menpeko jarri bear besteak. Zapaltzalleak zabaltzen diguten ate-txulotik nai ta nai ez igaro bearra. Orra zertaratu duten gure Euskalerri xarra. San Markos gañean, mendiari izena ematen zion ermita txiki bat bauan. Bota ziteken, baña berririk jaso ez. San Markos ta Txoritokieta'n guda-gazteluak jaso bear zituztela-ta langille-eske bandua jo zu– tenean, ikustekoa uan emen. Udaran eltxoa be– zela, ura jendearen emana! Jakiña: lenbiziko, bidea zeukateken egin bearra. Etzekit nundik azaldu zan ainbeste jende, baña laxter lardas– katu ziteken beren bide-legea, San Markos ta Txoritokieta'raño. Inguru oetako itzai ta man– dazaiak lan-aukera bazeukateken; or billatu zite– ken beren Amerika. Inguru oetako baserritar gazte jendea ere, .berak ziotenez etxeko seme sobranteak, onera urbildu itun. 103
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz