BCCCAP00000000000000000001805

¡Perd6n!» esaten omen zin. Izutu-erazi ta andik aldegitea nai baizuten. Utzi ziotenean, ark era– man omen zizkin larriak. Ez omen uan geiago azaldu, ez. Oraingo diru-kontariak arro zetozeken. Az– keneko guda ondoren gure nagusi bakarrak be– rak baiziran, beren etxean zebiltzaken. Guda bukatu zala urteak itun. Ukulloa osatu genio; etxea antolatu ta barruti danak ongarri– tuz, azkeneko gizon-iltzearen kutsuak garbitu ta bizi-pozean buruak jasotzen ari giñun. San Mar– kos ta Txoritokieta aurreko bi mendixka oien oñetan babestua, ederki zioken gure baserri xar au. Etziguteken emen ere ordea pakean utzi. Or– duan así itun emengo aldaketak. Madrid'go agin– tariak, bein lur maite onen jabe bakarrak egin ziranean eta berriz alakorik gertatu etzedin, gu esku ta oñak lotuta uzteko, asmakizun berriak sortu zizkiteken: Euskalerriko mendirik eroso– enetan guda-gaztelu batzuk jaso, aiek leporaño soldaruz ta armaz bete ta kito: beti garrondoan ezpata. Euskaldunok ez alkartzeak zekarzkin aurrerapenak! Gaur oraindik ere akerraren ada– rrak bezela gabiltzak. Esnatu gabe galduko gaituk. Gurasoak baziteken bildurra. Diru-kontarien eguneroko gora-bera orrek etzigula on aundirik ekarriko zioteken geienak. Bereala zabaldu itun susmurrak, San Markos eta Txoritokieta'ko ga– llurrak esolez beteak zeudela; diru-kontariak beren neurketak egiten ari zirala. Igande batean guk gure begiz ikusi genin. Zer asmotan zebil– tzan asmatzen, etzioken zalla. Bereala así itun 102

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz