BCCCAP00000000000000000001805
ALDAKETAK Goiz batean zaldizkoak igo itun bide zakar oetan gora. Beste arnabost bat egunean, goizik uts egin gabe ikusten genizkin, betiko bidetik igo eta jexten. Bidean topatzen bagiñuzten ere, etziguteken egundo agurrik egiten. Mil reales, dos mil reales beti diru kontari. Bereala bataia– tu genizkin. Ordurarte No entiendo'koak zira– nak, andik aurrera Diru-kontarien izenarekin ezagutuko dizkigu. Nere aita gazte zala, azaldu ornen uan ernen gizon txiki bat, erdaldun utsa. Illabeteak joan ta aldegiten etzula ikusi zutenean, norbait illa edo igasi etorria izango zala-ta, arrapatu egin ziteken. Egiten zioten galdera bakoitzeko, «No entiendo» erantzuten ornen zin. Ordutik, euske– raz etzekin guzia, No entíendo'koa uan guretzat. Karobia galgal beroena zegon garaiean eka– rrita, batek besoetatik, besteak anketatik artuta, «Bat, bi iru, lau! » esanta, aidean karobira bo– tatzeko keñu egiten zuten bakoitzean, «¡Perdón! 101
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz