BCCCAP00000000000000000001805
- Baita iri ere, Ataño! Ongi etorri! Larri ta arnaska abil! Apusturen bat egin al dek? - Txerri koskor bat bezela gizentzen ari naiz, Joxe, eta izerdi puska bat ateratzen ote detan presaka igo bainaiz. - Gizentzen? Eta argaldu egin nai? To se– ga xar au. Eman akiok oni, aldapa gora eztanda gaizto egiten ibilli gabe. Jetxiko dituk, bai, ire erraldeak. Zer uste uan, bada: jan da edan opa– ro ta alperkerian biziz, lirain ta serail irautea? Etzeukat nik sobrante aundirik! Eta bertso au kantatu zidan: Erraldiak geitzeko ez badek gogorik, ez daukak zertan utzi mokadu goxorik: eman akiyok oni, sega xar au torik; metu ta liraintzeko ire gerri lorik, botiketan etzegok olako pildorik. - Ori ere bizi-modu tristea da, Joxe. Illu– netik illunera lanpean itoa, eta gaur bezin bear– tsu biar ta etzi. Zure urteekin gañera! - Alare ez diguzute, bada, esker aundirik ematen. Bazirudik danen almazena baserria da– la. Onuntz datozen geienak utsik zetozek, eta beti zer edo zer eraman nai. Biziko bagera, be– rriz, jo bearra zeukagu guk emen. Ez baidute oraindik guretzat erretirorik asmatu. Kaletik 10
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz