BCCCAP00000000000000000001804
Onek ere etzeukan, bada, arrazoi osoa. - Zoaz arratsean mendira, ta urrengo goizean ez dezu olakorik esango -esaten zion arpegira epailleak. - Joango naiz. Baña ez ezer entzuteko itxaro– penetan. - Kea azaltzen danean sua ere nonbait badala ez degu esaten? -zion epailleak, erretorearen buru egoskor ura xamurtu naian. Baña ura beti berean: - Bai, bai. Ori ala da: an kea bederenik azaltzen dala. Emen orí ere ez. - Bai, erretore jauna. Orro oiek norbaitek ate– ratzen dituela aitortu bearra dago. Nik entzun di– tut, erri bertatik gañera, garbi ta indarrean. Zuk ere, arratsetan eme bazaude, entzungo dituzu. Ikusi ez. Nik ere ez det ezer ikusi. Ta ez nago gose-pasea. Ez nabil nere buruaren goratzarre– billa ere. Baña orro oiek ikaragarriak dira. Goa– zen gaur arratsean Dardar edo indartsu orren bor– da ingurura. Andik ederki entzungo ditugu. - Bai; kilkerren batzun kantu-otsa. - Ai, erretore jauna! Kaska-gogorra zera, orra- tik. Eta arroa gañera. Gaizki esana badago, barka– tu. Baña egoskorra zera. Erriko emakume guziak buru aulekoak balira ere, -ni ez naiz oien tartean sartzen-, or <laude abereak. Oiek zerk izutzen ditu: kilkerren kantu-otsak? Len ere ortatik obeto entzungo zuten. Edo gose-pasatuak ote <lira? - Ori <lena egia bada, nor da or dabillena? Sorgiña edo antzekorik ez dala badakigu. Gure si– nismenak ez du olakorik onartzen. - Arrapatzean esango dizut. Baña, zalantzik gabe, gizona, nor baita ere, or dabillena. Ta gaiz– toa gañera. Ez dakigu zeren billa dabillen. Erri guziak entzuten zuen eta sinistua zegoen. Etzan arritzekoa an zerbait bazebillela aitortzea. 98
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz