BCCCAP00000000000000000001804

orduko, izuak aizkatzen zituen, eta al zuten leku– ra zoazen igesi. Olakoetan oi dan bezela, asi ziran egundokoak asmatzen. Baña iñork etzekien ezer ere. Etzan be– ren buruak azaldu naia besterik. Eguzkiaren sarreran, illunabarrero, bola baten itxuran etortzen zala, ta mendi-mutur batetik bes– tera biribilka ta jauzika ibiltzen zala, txiba baten antzera, karraxia zeriola. Baña ikaragarria zala. Beste batzuk eransuge aundi bat ikusten zuten, zazpi burukoa, illun-bistan mendian geratzen; eta zazpi buru aietatik inguru guzira zabaltzen ornen zituela bere orroak; eta egunsentian joaten zala. Baziran sorgin izugarri bat ikusten zutenak ere, bere erratz gañean jarrita illun-urratzez azaltzen zana; ta aidean ara-onera ibiltzen zala; ta bere irri nazkagarri ura zala karraxi bildurgarri ura. Errian entzuten zituzten esames auek denak. Batzuk sinistuko zuten; besteak ez. Izan ere, men– ditar bakar batek etzuen ezer ikusten, eta erritik ateratzeko beldurrak zeudenak ziran ameslari oiek. Erretore jauna asarre zebillen, sorginkeritan oraindik geitxok sinisten zutelako. Onek beti ala zion: - Or ez dabil ezer ere. Ta gezurra dirudi, eli– zatik erten gabe dabiltzanak sorginkeritan sinistea. Buru aulekoen irudimena besterik ez da ori. Gose– paseak daudenen buru-zorabioa. Egunero txule– ta-pare bana jango balituzte, ez lituzteke orro oiek entzungo. Bestela, oraindik okerrago, beren bu– ruak azaltzeko kontu-kontari gezurretan ari diran astaputz batzuk. Meza nagusiren batean astinduko zituela eliz– tar guziak. Batez ere, orko ipuiak zabaltzen ari zi– ranak.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz