BCCCAP00000000000000000001804

- Eta gauza estrañurik ikusi dezute? - Nik bai, goiko ermita ondoan -zion artzai batek-. Zu ainbateko gizon aundi bat, eltze bat as– tintzen. «Au zuretzat, Dardar!» esan zuen. Ori ez al da arrigarrizko gizon indartsu ori? - Bai. Ala izan bear du; ta mendi ontako ola– ko baserritan bizi dana. Artzai batzuk diotenez, goldean ikusi zuten atzo: bera aurretik idi-pa– rearen ordez, eta emaztea atzetik. Biboterik bai al zuen orrek? - Bai. Galantak gañera. - Orain badakit nor dan. Indartsu orren etsai- rik biurriena. Egunen batean, bietakoren bat emen galduko da betiko. Bibote-Aundi au indartsua da. Baña bestearen atzaparretan erortzen bada, ez du geiago mendi au aizkatuko. Baña eltze batekin ateratzen ote ditu orro oiek? Ez degu gaur arte olakorik entzun. - Ez dakit, bada. Eltze baten antzeko zerbait astintzen zuen, eta eltzaorra eman dio izena. Bar– katu: ez baziñan etorri, zure juzkua egingo gen– duen. Zu añakoa bada ori. Dardarrekin baditu bere istilluak, zertan dator mendi ontara, artzai gaixo auek ondatzera? Erasotzea dio berari. - Ala bear luke. Baña zearka-zearka etortzen dira maltzurrak. Bai ori ere. Ni aña luze bada. Baña kiloz ez da izango. Ezagutzen det. Puñalare– kin da beldurgarria. Amabost metrotik ez du utsik egiten. Elkarrekin kontrabandoan ibilliak gera. Baña, eskuz-esku, ez du Dardarrek au ikusteko ere. Askoz indartsuago da. Mundu guzian ura menderatuko lukenik ezetz azaldu apustu egin nai luteke. Baña berak ez du olakorik nai. Pake-zalea da. Bibote-Aundi, berriz, eroska bat, norbaitek bultzata dabillena. Datorren urterako bukatuko al da auen guda! 95

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz