BCCCAP00000000000000000001804
- Ez oraindik -zioten-. Arratsean sartu ditza– gun ardiak artegietan, eta egunez bota larrera. Baña orro madarikatu orrek jarraitzen badu, obe– to pentsatuko degu. Ortan geratu ziran. Baña batzuk aldegin zuten, udara lasai bat igarotzeko leku seguruagoa bazute– la-ta. Beeko baserrietako beiak, itxiturari esker, etzu– ten andik igesirik egingo. Dardarrek bere aziendak ukulloan zeuzkan. Baña, orro gaizto aiek entzutean, aizkatu zan, etxea lurrera zetorkiola. Alare, laxter antz eman zion karraxi aiek mendian zirala. Leiora erten za– nean, abelgorriak ostikoka ta laukoan somatu zi– tuen, lepoak autsi bearrean aldapa beera zijoazte– la. Esan ere bai berekiko: - Ai, artzai gaixoak! Ez dezute nolanaiko ji– poia artu bear! Egunsentian igo zan ango artzaiekin itzegitera. Geienak zearo larrituak eta etsiak arkitu zituen. - Galera aundiak al dituzute? -galdetu zien. - Ardietan ez. Geienak bizirik arkitu ditugu. Baña abel gorriekin Jainkoak jakingo du zer gerta– tuko dan. - Zer asmotan zerate? - Batzuk joan dira, leku seguruagoak badituz- tela-ta. Gure ardiak estalpean seguro daude. Bart kanpoan arrapatu balizkigu ere, ez genduen galera geiegirik izango. Baña orro oiek jarraitzen badute, joan egin bear. Ixtinga ortan ezin edukiko ditugu, udara guzian, ardi gaixoak. - Bai. ori ala da. Urtutzeraño etorriko lirake. Zer izan ziteken ori? - Zer dakigu? Egundo entzun ez degun bezela– koa. -
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz