BCCCAP00000000000000000001804
ornen zan: Ez aundiago ta ez txikiago. Orrek geie– na larritzen zituen abereak. Orra artzaien mendi oparo • ura basamortu biurtu! Etzan noski ondamendi au denentzat gaizki etorri. Artzai beartsu langille aien bizkar, amaika aizunek egin zuten Amerika. - Orra egun atsegiñen ametsak! Nora joan bear degu orain? -zioten artzaiak. Ixtillu auek denak arratsean gertatu ziran. Egu– na argitzean, ikusiko zuten zenbaterañoko kalteak egin zituen. '-· Goizean, itxituratik kanpoan zegoen ardí ba- kar bat ere etzuten bere lekuan arkitu. Aurreko !arre aietan etzebillen bat bakarrik. Illik ere etzan ageri. - Non sartu ote <lira gure ardiak? Beeraxeago bazeuden, zaldiak ankapean arra– patutako bakarren batzuk. Baña bizirik alerik ez. Txakurrik ain gutxi. Aiek etziran, bada, orro aie– kin lertuko. Banaka-banaka sasi artean lotuak eta txokoren batzutan mordoskaka bazeuden bilduak, beren txakur ta guzi, elkarri babes egiñaz. Geie– nak bizirik arkitu zituzten noski. Baña artalde ba– tekoak bestekoakin nastuak. Naspil artan denak lagun. Artzaiak azaldu ziranean, benetan poztu ziran txakurrak. Bai ardiak ere. Zabalera atera ta ba– koitzak bereak berexi zituzten. Eta, paketu zira– nean, asi ziran Jarrean. Etzan ardietan kalte aun– dirik. Baña abelgorri ta beietan izugarriak noski. Artzaiak batzar txiki bat egin zuten, zer joera artu erabakitzeko. Batzuk bereala urruntzekotan zebiltzan, beste alakoren bat gertatzen bazan, bat ere gabe geldituko zirala-ta. Baña geienen iritzia etzan ori. 93
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz