BCCCAP00000000000000000001804
ELTZAORRA Ardiak beeko kutsuak garbitu ta beren bizimo– duan sartu ziranean, eta bildotsak ardi zaarren ar– tean jauzika ta jolasean zebiltzala, egundoko orroak nabaitu zituzten arrats batean mendi-egal aietan. Inguruko bi edo iru erri koxkorretan, izu– tua jendea, kalera erten ta ura zer izan ziteken galdezka. Baña iñork etzekien zer erantzun, eta orroak eten gabean jarraitzen zuten. Zer pentsatu etzekiela. geratu zan jendea, ta iñork erantzunik ezin billatu. Etzitzaion igertzen urrutiko edo bertakoa zanik. Ezta beetik edo goi– tik jotzen zuenik. Baña beti atzetik eta bertan, be– larri ondoan, eta ordurarte iñork oraindik entzun etzuen bezelakoa; Urrutira joan edo ez, beti ga– ñean. Gauaz eta mendiko ixiltasunean, denak alai ta pozez bizi ziran orduan, bat-batean zabalduta– .ko karraxi itxusi ta sarkorrak. Mendi-abereak, aske zebiltzanak beñepein, entzun zuteneko, de– nak igesari eman zioten. Lau aldeetara banatu zi– ran. Aizkatu ziran artzaiak ere, izutuak, zer ger– tatzen zan jakin nairik eta benetan urduri, ango abereen ixkanbilla nabaitu zutenean. Berak ere atzera begiratzen zuten, andik norbait orroa jotzen ari ote zitzaien. - Zer demonio ote da au? Oraindik olakorik ez degu entzun. Lur jota geratu bearrak gera. Ez da abelgorri bat bizirik geratuko. Bordan etzeuden artaldeak, izututa, beren txa– kur ta guzi aldegin zuten. Noiznai, laukoan ta irrintzika, ikusten etzute– nari ostikoka zijoazten abelgorriak, artalde artean 91
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz