BCCCAP00000000000000000001804

Askatu ta bizkarrean zekarrela, azkazalakin artzai gizarajoari begi bat kendu úon. Geroztik, zozo-mikote izenarekin ezagutzen ditugu egun auek. Udaberria badijoa aurrera. Enarak, ia lurra ukuituz aldaroak egiñaz, badijoaz gure barrutietan barrena, egaka ariñean, bazterretara begiratu ere gabe. Ez dute iñon geratzeko betik. Artzaiak asi dira mendirako ametsetan. Kukuak egin du sarrera. Erroma'ko zubian kantatzen ornen du onuntzakoan, martxoaren ogei ta bostean. Leku berean aruntzakoan ere; baña San Pedrotan. Mendi-gañetan sortu da helar goxoa. Ekaitzak baletozke ere, motxak. Ordurako ia goienean bai– dago eguzkia. Egunak ere luzeenean. Beroak gogor jotzen du. Ortik aurrera, udazkena arte, aukera dago gure mendietan. Beeari agur egiñaz, badijoaz gure artzai alde– rraiak beren artaldeekin goiko larreetara. Baña beeko baserrietan ere etzan ardi-paltik izango. Nik ala ezagutu nuen beñepein. Artzaiak beeko babesean zebiltzan bitarte, Dardarrek egin zuen etxe-aldaketa, osaba-izebei erosita. 90

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz