BCCCAP00000000000000000001804

DARDAR ETA ARTZAIAK Donosti'ko bertsolari-txapeÍketa batera joan nintzan bein. Guda aurreko kontuak <lira auek. Batean auxe izan zuten gaia: bertako maixuak, euskaldunak alegia, bear lirakela; ez, ordura arte bezela, erdaldunak. Errenteri'ko bertsolari batek au esan zuen, aurrekoari erantzunaz: Gure asabak artzaiak ziran, aiek nola erakutsi? Zalantzik gabe ala izango zirala. Batzuk, bee– koak, nekazari ta artzai; besteak, berriz, alde– rraiak: udaran mendian ta negurako beera. Goi oietan neguan artaldea bizirik aterako duen artzai– rik ez baita gaur. Orduan ere berdin izango zan. Mendiak basamortu utzita, udazkenero bezela, jetxiko ziran artzaiak beeko babesetara, itxasertze– ko ordeketara alegia, goiko mendi-gañak tristura– pean geratuz. Illabete batzutan elurrak aginduko zuen an. Baña udaraberrian apainduko ziran ga– llur aiek. Ez dute aldaketa au oso atsegiña izaten artzaiak. Beera bear orrek goibeltzen ditu goian dabiltzanak. Ez dute jetxi nai. Zurubiak, jetxi ta igotzeko ornen dira. Al balute, goian geratuko li– rake. Udaran, goian paketsu ta lasaiago bizi. Ardiak bota larrera ta txakur txiki bat aiek zaintzeko. Be– lar motxa, baña guri ta fiña, atsegiñagoa dute ar– diak, beeko zakar ta izotzak errea baño. Larreak ere ordaindu bearrik ez. Ardientzat ere ez da atsegiña izaten aldaketa au. Udaberria urbiltzean, laxter asiko <lira gora begira beeka, ango larreak irrikatuz. 88

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz