BCCCAP00000000000000000001804
dea, oraindik iñor ezagutu ez detan bezelakoa. Ta, arrapatu ezkero, txikituko niñuke. Atzo ere ez da– kit nola ez nintzan bere atzaparretan erori. Ain– beste diru irabazi dezute orren bizkar, eta orain, berea eskatu dizuetenean, iltzera saldu. Edozeñek asmatzen du zuekin. Neri ere zer pentsatua ema– ten dit zuen joerak: ez ote diran nere lanak ere sa– ritu gabe geratuko. - Zu ere oien beldurrak kutsatu al zaitu? - Kutsatu edo. .. Zer esatea nai zenduke? Eriotzak or daude. - Alegiñak egin itzazu beñepein. - Aurtengo urtea joaterako ura edo ni galduko gerala, •ziña egiten dizut. Nonbait arrapatu baneza eroso... Baña benetan arraixku txarrean sartuko gera biok. Arek, onuzkero, buru argikoa baita, zu nor zeran ikasiko zuen. - Asmaketa arrigarri bat ere badaukat. Arekin ez diozu bizitzen utziko. Eltzaorra ipiñi diot ize– na. Aren orroak lertu eraziko ditu abereak eta gi– zon-emakumeak. Dardarren berri dezunean, emango dizut. Badakit bizitzera beste baserri bate– ra dijoala. Laxter ikasiko degu nora. Ordura arteko sariak kobratuz, eta urtea buka– tu baño len Dardarrekikoak egiteko ziña egiñaz, agurtu ziran langille-nagusiak. Baña bere arraix– kuak bazituen: etzala errex ura tirabidean jarriko. Andik bi metrora musean ari zan etsaia, ola– korik pentsatu gabe. Erasoak erakutsiko zion bere burua nola babestu. 87
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz