BCCCAP00000000000000000001804

- Noski, mendia añako gizona utsegingo zen– duen, bada? - Ori ez da egia. Nik ez nuen utsegin. Txuxen asko joan zan nere puñala. Baña bizkarrean zera– man kajan itxatxi, esku-lekuraño sartua. - Besteak ain errex il dituzu, ta ori izaki bea– rrezkoena ta ez dezu ondo arrapatu. Zergatik? Beldurrak joan zeralako. - Arrazoi pixar bat badezu. Beti beldurrak ur– biltzen naiz ni orrengana. Alare, erdiz-erdi sartu nion. Baña orrek etzebilkien, besteak bezela jarri– ta, zama. - Goxoa etorri zan. Izugarriak esan zizkidan, langille guzien aurrean gañera. Ez niola ordaindu– ko zorra ta Don Lukasengana. Arek ere etzion eman. - Basajaunek ukatzen badio, Don Lukasek nola ordaindu? Eta parrari eman zion Bibote-Aundik. - Baña billau arek epela sartu dit: besteak baño lentxeago joanta, kontrabando-kaja ostu ta beretzat eraman. Ori ez diot egundo barkatuko. Aurtengo urtea joaterako garbituko detala ziña egiña daukat. Utzi itzazu bide oiek. Aurten orren lanak egiten badituzu, ondo sarituko zaitut. Baña demonio orrek ez du nere bizkar olako parrik egingo. - Aizazu: arrazoi ematen diot. Ez du berea besterik eraman. Nik ere zerbait pentsatu bearra daukat, ez badizkidazu gaur artekoak ordaintzen. - Oraintxe bertan ordainduko dizkizut. Eta, ura garbitzean, bi alako. - Garbitu? Ea arek galtzen gaitun biok. Ani– mali gaixtoa da ori benetan. Oso zalla egokieran arrapatzen. Beldurgarria baita. Besteak bai, eskue– tara orduko. Ni baño eskaxagoak baidira. Au, or- 86

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz