BCCCAP00000000000000000001804
arekin. Eskerrak erori nintzan. Bestela, bertan illa utziko niñun. Librako kaiku-arria, alajainkia, bu– rrunda zeriola igaro zitzaidan buru gañetik. Arek jo baniñu, seko bertan geratuko nintzan. Etzegoen atsegin Artzaren aurrean. - Buruaren gañetik pasa ta bizkarrean jo? Bat baño geiago tira al zizkizun batera? - Lenengo arria, txistuka nere buru aundi on– tara zetorrena, igaro orduko, aren eskuetan erori ez nendin, zutitu ta aide egin nuen andik. Baña bigarren aran beltxa ere, nik nai baño lenago eto– rri ta ezkerreko bizkar-gain ontan jo. Egundoko jauzia egin zuen. Nere puñala parregarria da orren arri baten ondoan. Eta atzetik datozenak kontatu itzazu. Berrogei bat metrora jo niñun, eta ez dakit nola ez nintzan muturka erori. Alare, ez det uste ezer autsirik izango detanik. - Mundu guzia irentsiko zenduken oietakoa dirudizu, ta neskatx guri baten lanturakin al zatoz onera? - Neskatx baten lanturak diozu? Arrats santu guzian ez det begirik itxi. Olako igurtzi bat ema– ten badizu, «Otx!» esan bearko dezu zuk ere. Ez dago, ez, jolasik orrekin. Etsai baño lagun izateko obea da ori. Aballa bera baño ere zauliagoa da orren besoa. Ta begia jartzen duen lekura dator arria. - Bere mutur aiek mazpilduko zenituela-ta, arro or ibilli etzera, bada? Gaberdian txaran gal– dutako neskatx bat baño izutuago zabiltza zu orren ondoan. Oraintxe bertan ere ez daukazu au– kera txarra, ainbeste alditan jalki zaizuna betetze– ko. - Bai. Ortarakoxe nago. Maltzurkeriz ere la– nak emango ditu orrek. 85
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz