BCCCAP00000000000000000001804
ate aunditik sartu. Larri aldegin bear izan zuen andik, Dardar beste iru artzairekin jokoan ikusiz, urte batzuk lenagoko mai artan bertan. Eskerrak etzala muslaria oartu. Bestela, .anka-joko ederra egin bearko zuen. Laxterka etzuen arrapatuko noski. Baña aren eskutik kaiku-arri aietakoren ba– tek bai. Ezkutuko atean deitu ta Basajaunek berak za– baldu zion. Miserere bat egiña azaldu zan gure Praixku: le– potik zintzilik zeukan zapi batean babestua ezke– rreko besoa, zurbil ta goibel benetan. - Arratsalde on, Basajaun. - Baita zuri ere. Bidea aztu egin al zaizu? - Ez Baña Artza emendik metro gutxira or ari da jokoan, eta ez nuke orren atzaparretan erori nai, nagoen bezela gañera. Goitik asi ta beeraño aztertu zuen Basajaunek, gizon-modu ura tankera artan ikusita arriturik. - Orduan gure etsai ori or ari da jokoan? - Baita lasai aski gañera. - Zergatik ez diozu berea eman urde orri? - Urrutira ere beldurgarria da ori. Sar zaite bertatik bertara. Basajaunek, itxuraz benetan errukiturik, ala galdetu zion: - Gizona, zu zearo eroria zatoz. Zer gertatzen zaizu ezkerreko beso ortan? - Or jokoan ari dan orren aran beltxak egin– dako lana da ori. Autsirik ez det izango noski. Baña bai minbera. Artzaren atzamarkak txarrak izaten dira. Arek bialitako erregalia. Presaka asi zalako, ez nintzan beraren atzaparretan erori. Ni ere beldurrak nenbillen, kaja-otsa entzunta, ez ote nuen illa izango. Zirauna bezela biurritzen ikusi nuenean, igesari eman nion. Zaurituagatik, eme 84
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz