BCCCAP00000000000000000001804

- Orra orain nola aitortzen diguzun len uka– tua -besteak. - Len ukaturik ez det nik baieztu. - Eroska ori or zebillenik etzenduela sinisten. Orain, berriz, puñalak egingo dituela orko Ianak. Norenak, Bibote-Aundiarenak ezik? Arek il ditu gure lengo iru lagunak; ez lapurrak. - Orrek merezi du. - Dardarrek ez du olakorik merezi, ez dio iño- ri txarrik egin-ta. Agian zerori eramango zaitu au– rretik. - Aski degu. Utzi ni pakean. Ez det zuen aol– kuen bearrik. - Itxi zaite zure egoskortasunean. Laxter gera nagusi gabe. BASAJAUN TA BIBOTE-AUNDI Erremindua aldegin zuen andik Basajaunek. Etzegoen bromarako. Denen aurrean lotsagarri ge– ratu zan. Bere billaukeri guziak argitara azaldu zizkion. Azkenean, langilleak ere aurka atera zitzaizkion. Eta Basajaun ta Don Lukas, ta Don Lukas ta Basajaun, Dardarrentzat dena agerian ze– goen, eta bere askatasuna ta izen ona aren eskue– tan. Aren mingaña ixildu erazi bearra zeukan. Kontrabandoko kaja ebatsi zion urrengo egu– nean, gordeko gela txiki artara deitu zuen Bibote– Aundi. Au, agindu bezela, txuxen etorri zan. Baña ez 83

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz