BCCCAP00000000000000000001804
Oraindik beste iñork ez dit egin olakorik. Ausar– ditsua da benetan. Baña norekin dabillen ez daki. - Olakorik ez dizula iñork egin? Aukerik ernan al diezu, orain artekoak, illabetea osatu au– rretik, puñalaz josi dituzute-ta? Anbat aiek ere egingo zuten ori. lrabazitakoa beren alargunentzat etzan gaizki etorriko. - Zor niona baño askoz geiago eraman dit, or– dea. - Ordaindu bazenio, arek etzuen eramango. Zer nai zenduke: dena zuretzat uztea? Besteok ere bizi bear degu. Arek eramana bada, ori ere ez bai– dakigu, etzaigu ondo egiña iruditzen. Baña bere saria ez badiozu eman nai, berea eraman du. Oraintxe bertan ekarriko dizut kaja ori, zor diozu– na ordaintzeko dirua ematen badidazu. Zuk ez dezu ondo ezagutzen Dardar. Artu-emanean txu– xena da ura. - Aurtengo urtea joaterako, erakutsiko diot nik ari kaja ori arena edo nerea dan. Au ez da or– tan geratuko. - Nai dezuna egin zazu. Baña ortarako ez dezu arrazoirik. Danik errexena da ori kon– pontzen. Len ere esan dizugu nola. - Ez det konponketarik nai. Irain-ordañak artu gabe ez da geratuko. - Arekin, bada, oso leku txarrean sartuko zera. Gaizkian asten bada, aren erasoak ere ez dira goxoak izango, besterik azaldu ez dan bezela– koa da-ta. - Puñalak egingo ditu aren lanak. - Len ere aukera ederra zeukan, tira zuenak uste gabean erasota. Alare, arma galduta, bera joan da igesi. Puñalarekin ere ez ote da zuek aña izango? -zion batek. 82
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz