BCCCAP00000000000000000001804

ekarri zuen kontrabandoa. Ez genduen errex gera– tu erazi Dardar. Txabolara joan ta an arrnpatu nai zuen. Ori salatu zuelako,. iltzea merezi ote du gizonak? - Orrek esan duen bezela, Bibote-Aundi bada– bil or, -nik ez det sinisten ori-, bide oietan ez da beste eriotzik egingo. - Ez al genduen, bada, gerok gure begiakin ikusi nola Praskuk ekarri zuen ildakoaren zama? Alare, ori egia badiozu, guk jarraituko degu, orain arte bezela, !anean. Baña Joxe Iñaxio benetako babesa zan guretzat. Urrengo atratsean ere joatekotan geratu ziran. Baña denak Dardarri eman zioten arrazoi. Bazeki– ten etzala gezurretan ari. Zor zitzaiona kobratzera joan zan Dardar Don Lukasengana. Baña Basajaunek ez ordaintzeko agindu ornen ziola. - Eskerrik asko denoi, onekin bukatzen dira gure adiskidetasunak-eta. Burrukarako bideak utzi nituenean, ez nuen arrazoi makala, ez. Joxe Argi– ñak ere zuekin eme ibiltzeko esan zidan. Orrega– tik ez nintzan aurreregi sartu. - Baña, Dardar: nik ortan zer erru daukat? - Don Lukas ta Basajaun, ta Basajaun da Don Lukas, ez naiz nere lanaren ordañik artu gabe ge– ratuko -esanta, aldegin zuen. Urrengo arratsean, denak baño lenago joan zan, ta kaja aietako bat etxera ekarri zuen. Ez ba– zioten ordaindu nai, or konpon! Basajaunaren langilleak laurekin etorri ziran. Bostgarren langillea utsik. - Bost etziran, bada, ekarri bear zenituzten za– mak? - Guk ez ditugu Jau besterik arkitu. - Dardar madarikatua! Aren lana da ori. 81

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz