BCCCAP00000000000000000001804
- Alperrik ibilliko zera gero igesi, ordaindu nai ezik. Andik edo emendik, nik artuko det ne– rea. Dena barkatzen dizut. Utzi bizitzen pakean. Eta begirozu nere bidean jarri. Nik ere baditut la– gunak. - Mandazaiak gera eta guk ere nonbait or ibi– lli bearko degu. Agian bide oietan elkar topo egin genezake. - Bejondeizula! Pakerako bada, ori izango da biontzat onena, ta nerekin lagun bat geiago bazen– duke. Txarrerako bada, berriz, nik ere gudarekin erasoko dizut. Guk ere, beartsuak izan arren, ba– daukagu bizitzeko eskubidea -esan ta, ixil-ixilik aldegin zuen andik. - Ori dek animalia, ori! -zion Basajaunak dal– daraka. - Bai. Baña mazala. Biotz oneko gizona. Ba– koitzari txuxen bere izenez deitzen dakiena. Orren lekuan beste norbait izan balitz, larriak izango zi– ran. Emen etzan ixkanbilla au ortara bukatuko. - Ez dabil ori gezurretan, ez. Etzuen, bestela, orrela itzegingo. Ez da lurraren gañean, orren in– darrak dauzkan beste olako gizonik, au bezela as– takeriren bat egin gabe joango danik. Onek, gerta– tuak garbi-garbi kontatu. Dena barkatuz aldegin du, ain urbil eriotza ikusi ta gero. Guri ere naiko zer pentsatua utzi digu. - Zuek ere nai badezute joan, langille-paltik ez det izango. - Kobratu baño len ez beñepein. Bai. Barea bezela bidean zulatzea baño obe genduke ori. Ondo pentsatu bearra daukagu. Nori txarrik egin dio Dardarrek, !anean ari dala bidera atera ta pu– ñalaz iltzeko? Arek ez du egia salatu besterik egin. Denok dakigu iru il dituztela. Azkenekoa il zute– nean, ederki ikusi genduen Bibote-Aundik nola 80
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz